AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Bere bizilagunak hainbat urtez bortxatu duela salatu du emakume batek Donibane Garazin

2012-2015 artean bortxatu zuen mutilak. Erasotuak 8 urte zituen orduan, eta 15 erasotzaileak. Ikerketa bat ireki du Baionako epaitegiak salaketa eman ondoan; erasotzailea auzipetua izan da aurretik, joan den urtean adingabe bat sexualki esplotatu zuelako.

Ikerketa bat ireki berri du Baionako (Lapurdi) epaitegiak 23 urteko gizonezko baten aurka; bere bizilaguna bortxatu zuen 2012-2015 artean. Neskak 8 urte zituen garai hartan, eta erasotzaileak, berriz, 15 urte. Donibane Garazi (Nafarroa Beherea) inguruan gertatu ziren erasoak.

Erasotua izan zen emakumeak emandako salaketaren ondotik ireki da ikerketa. Dagoeneko auzipetu zuten mutila pasa den urtean, 15 urteko neska bat sexualki esplotatzeagatik. Momentuz, kontrol judiziala aplikatua izan zaio, baina epaitegiak erabaki horri dei egin dio, kartzela zigorra eskatuz.

Lan-gatazka bat irabaztea lortu du Tolosaldeko Langile Autodefentsa Sareak
Bi behargin lan-kontraturik gabe ari ziren lanean taberna batean; gainera, ordu estrengatik, hartu gabeko oporrengatik zein kaleratze bidegabeengatik kalte-ordainak zor zizkien nagusiak. Diru hori guztia ordainarazi dio TLASek. Abenduan hasi zuen dinamika bat ordaindu gabeko edota kontraturik gabeko lanak salatzeko.