AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Bere lehen Ikerketa Estrategikoa aurkeztuko du ISIk ostiral honetan

"Euskal Herriko klase sozialen kuantifikazioa" lantzen aritu da Ikerketa Sozialisten Institutua, eta aste honetan emango du emaitzen berri. Ostiralean Bilboko La Bolsan egingo du aurkezpen saio bat, eta gero web-orrian argitaratuko du ikerketa.

Joan den urtarrilean aurkeztu zuten Euskal Herriko Kontseilu Sozialistaren (EHKS) ikerketa aurreratuen erakundea: Ikerketa Sozialisten Institutua (ISI). Bi helburu nagusi ditu institutu marxistak: "Estrategia Sozialista Berriaren funtsatze teorikoan aurrera egitea", eta "EHKSren ildo politikoa taktikoki zehazteko euskarri zientifikoa izatea".

Beste hamaika zereginen artean, ISIk martxan du Ikerketa Estrategikoen argitalpen-ildoa, "EHKSren tesi politikoen oinarri zientifikoak azaltzeko" asmoz. Ikerketa Estrategikoetan xehatuko duen auzietako bat da, hain zuzen ere, "proletariotza eta proletarizazio-prozesua". Auzi zabal hori lantzeko, hainbat azterketa zehatz ditu esku artean institutuak, eta horietatik lehena jakinarazi du jada: "Euskal Herriko klase sozialen kuantifikazioa" lantzen ari da.

ISIko kideek Euskal Herriko klase sozialei buruzko azterketaren emaitzak aurkeztuko dituzte aste honetan, "hurbiltze-saio" baten bidez. Bilboko (Bizkaia) La Bolsan egingo dute aurkezpen-saioa, ostiral honetan, 19:00etan. Aurkezpenaren ostean, beren web-orrian (isi.eus) plazaratuko dute egindako lana, Ikerketa Estrategikoen aurreneko argitalpen modura.

Kataluniako 5.000 preso konfinatuta izan ditu Generalitateak
Kartzeletako funtzionarioen protestak aitzakiatzat hartuta, milaka preso erabat giltzapetuta eduki dituzte Kataluniako sei espetxetan.