AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Bergaran laugarren solairutik erori eta hanka hautsi du langile batek

Zabalotegiko eraikin bateko eraberritze lanetan izan zuen lan-istripua beharginak, atzo arratsaldean. Kristalak garbitzen ari zen une horretan.

Atzo, 15:45ak aldera, lan-istripu bat izan zen Bergaran (Gipuzkoa), Zabalotegiko 14. eraikinean: birgaitze lanak ari dira egiten han, eta barruko patioan kristalak garbitzen ari zela, laugarren solairutik amildu zen langile bat. Eskuineko hanka hautsi zuen, eta Donostiako (Gipuzkoa) Unibertsitate Ospitalera eraman zuten.

Urtea hasi zenetik, Euskal Herrian gutxienez 33 langile erail dituzte soldatapean lanean ari zirela. Aste honetan bertan izan da azkeneko hilketa, Gernikan (Bizkaia): eraikuntzako aldamio batera igota lanean ari zenean izan zuen bihotzekoa 66 urteko behargin batek.

Portland Cementos enpresako langileek akordio berria lortu dute grebari esker
Olaztiko plantako langileek lan-baldintzak hobetzea lortu dute, zazpi eguneko greba egin ondoren. Hala, ez dute greba mugagaberik egingo.