AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Beriainen eta Barakaldon sexu-erasoak egin dizkiete emakume banari

Bi gizonek Eguberri Egunean egin zieten eraso emakumeei, Barakaldoko etxebizitza batean eta Beriaingo industriagune batean.

Gizon bat atxilotu zuten larunbat goizaldean, Beriaingo (Nafarroa) industriagune batean, emakume bat bortxatzeagatik. Eguberri Egunean izan zen erasoa; poliziari hots egitea lortu zuen emakumeak, eta Beriaingo Morea industriaguneko nabe batean bortxatua izan zela salatu zuen gero polizia-etxean. Ordu batzuetara atxilotu zuten bortxatzailea.

Belosoko komisaldegira eraman zuten; orain, epailearen esku utzi dute kasua eta gertatutakoa ikertzen ari dira.

Bestalde, Barakaldon (Bizkaia), beste emakume bati egin zion eraso gizon batek Eguberri Egunean. Pisukideak dira biak, eta gizonak larunbat goizean egin zizkion sexu-erasoak emakumeari, partekatzen duten etxebizitzan.

Ihes egiten saiatzen ari zela atxilotu zuten erasotzailea, etxeko eskaileretan.

"Bizitzen ari garen egoera honela laburbildu genezake: gero eta pobrezia gehiago eta gero eta eskubide gutxiago"
GKSk deituta, atzo egin zituzten elkarretaratzeak Euskal Herriko zortzi herritan, pandemiari eman dioten erantzun autoritarioa salatzeko. Azkeneko neurri murriztaileen oinarria jarri du zalantzan GKSk: "Neurriek ez dute oinarri sanitariorik, totalitarioa baizik".