AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Bermeoko atunontzi bateko arrantzale bat erail dute Indiako Ozeanoan

Indiako Ozeanoko uretan arrantzan ari zela gertatu zen lan-istripua. 27 urteko behargin bat hil eta larri zauritu zen beste arrantzale bat.

Ekainaren 20an lan-istripu bat izan zen Bermeoko (Bizkaia) Txori Gorri atunontzian. Inpesca enpresako arrantzaleak Indiako Ozeanoko uretan ari ziren lanean, itsaso zakarra zegoen toki batean. 27 urteko langile batek galdu zuen bizia istripuan, eta larri zauritu zen atunontziko beste behargin bat. Orain, Seychelleetako Victoria hiriburuko portuan dago Txori Gorri.

Istripu honen harira, arrantzaren sektorean nagusi diren "eskubide urraketak", "hitzarmen duinik eza", "segurtasun neurririk eza" edota "etenik gabeko lanaldiak" salatu ditu LAB sindikatuak.

2020. urtea hasi zenetik, gutxienez 30 langile erail dituzte soldatapean lanean Euskal Herrian. Sindikatuen arabera, 36ra igo da hilketen kopurua.

'Selektibitateari ez!' aldarrikatuko du IAk unibertsitaterako sarbide frogaren deialdietan
"Kapitalismoa erreproduzitzea eta indartzea" xede duen ebaluazio ereduari ezetz esango diote Ikasle Abertzaleakeko kideek, ekainaren 23an Iruñean eta uztailaren 6an Hego Euskal Herriko gainontzeko hiriburuetan. "Hezkuntza sistemaren gaineko langile kontrola" aldarrikatuko dute.