AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Bermeoko garbiketako langileek 140 egun bete dituzte greban

Bermeoko Udalak azpikontratatuta dauka eraikinetako eta lokaletako garbiketa-zerbitzua, eta soldata-arrakalaren aurka jo zuten iaz beharginek. Greba eskubidea urratzen dietela ere salatu dute.

Bermeoko (Bizkaia) eraikinetako eta lokaletako garbiketa-zerbitzuko langileek atzo bete zituzten 140 egun greban, eta kalera atera ziren, beste behin, jasaten duten soldata-arrakala salatzera. Udalak azpikontratatuta dauka zerbitzua, baina langileek azaldu dute ez duela bere gain hartu nahi dagokion ardura: udaleko ordezkariak ez dira haiekin bildu uda aurretik.

Kaleko garbiketan jarduten duten beharginek, gehienak gizonezkoak, eraikinak eta lokalak garbitzen aritzen direnek baino 9.246,60 euro gehiago irabazten dituzte urtean. Bigarren zerbitzu horretan, hain justu, emakumezkoak dira gehienak. Soldata-arrakala hori gaindituko duen hitzarmen baten alde jo zuten grebara beharginek, baina momentuz airean daude haien aldarrikapenak, eta blokeatuta dago balizko elkarrizketa. Langileek argi zioten atzo Bermeoko kaleetan zehar eraman zuten pankartan: "140 egun, 0 bilera".

Aernnovak berriz kontratatu ditzan mobilizatu dira kaleratutako langileak
Urtebete iragan da Aernnovak Arabako plantako 88 langile kaleratu zituenetik. Elkarretaratzea egin zuten astelehenean beharginek, haien lanpostuak berreskuratu nahian.