AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Bermeon ere sexu-erasoa egin zioten emakume bati aurreko asteburuan

Larunbat goizaldean eraso zion gizon batek emakume bati. Bilbon eta Gallartan ere eman dute hainbat sexu-erasoren berri joan den asteburuan.

Atzo jakinarazi zutenez, gizon bat atxilotu dute Bermeon (Bizkaia), emakume bati eraso egiteagatik. Larunbat goizaldean jasan zuen sexu-erasoa emakumeak.

Sexu-eraso gehiagoren berri ere eman dute Bizkaian iragan asteburuan. Bilbon (Bizkaia) bi emakumeri eraso zieten asteburuan gizon banak, Europa Parkean bati, larunbat goizaldean, eta erdiguneko diskoteka batean beste bati, igandean. Gallartan (Bizkaia), bestalde, barraka bateko langile batek gutxienez hogei neskari egin zizkien ukituak larunbat gauean.

Polizia-etxean egin behar izan dute gaua atzo Mataróko etxegabetzean atxilotutakoek
Atzo etxegabetu zuten familia bat Bartzelonako Mataró herrian. 20 urtez han bizi ondoren, iruzur egin diote banketxeak eta Ticatana funtsak. Kaleratzeari aurre egiten ari ziren bi pertsona atxilotu zituzten mossoek.