AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Berriak supermerkatuetako langileek urriko hirugarren lanuztea egin dute

Lan baldintzen hobekuntza helburu, ordubeteko lanuzteak egin zituzten atzo Laudioko, Amurrioko eta Ugaoko saltokietako beharginek. Iragan uztailean ere kalera atera ziren, eta duela hilabete, berriro ekin zieten mobilizazioei. Uztailean, enpresak onartu egin zituen langileek egutegiari dagokionez egindako hainbat eskaera, baina oraindik ez daude indarrean. Hala, borrokan jarraitzeko prest daudela azaldu dute.


Hainbat eskaera atera dituzte mahaira beharginek: kaleratutako langile bat berriz kontratatzea; kategoria profesionalen berrikustea; garraio-plusaren hitzarmenean adostutako ordainketak egitea; laneko arropa egokia izatea; oporraldien eta aparteko lan orduen inguruko hitzarmena adostea; uztailean 2020rako adostutako egutegia berehala ezartzea; lan-zamaren berrikustea; ordutegia egokitzea; edota lanera joateko egunero herrialdez mugitu behar izaten duten langileei gehigarria ordaintzea.

Enpresak eskaera horiek bermatu ezean, borrokan jarraitzeko prest daudela adierazi dute langileek.

Uztaileko hitzarmena


Gipuzkoako adinekoen egoitzetan hilabeteko greba egingo dute berriro
Gaur, hilak 31, Gipuzkoako adinekoen egoitzetako emakume langileek erabaki dute hilabeteko grebara batzea berriro, Aldundiaren "arduragabekeria" dela medio. Deialdi berri honekin, 149 greba egun beteko dituzte lan hitzarmenaren alde borrokan.