AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Berriro ospitaleratu dute Josetxo Arizkuren preso politikoa, bihotzeko arazoengatik

Larriki gaixorik dago, eta Murtziako kartzelan dute preso. Duela bi urte eta erdi ere eraman behar izan zuten erietxera bihotzeko arazoengatik.

Josetxo Arizkuren preso politikoa ospitaleratu behar izan zuten Murtzian atzo, azaroak 29. Bihotzeko arazoengatik eraman dute erietxera oraingoan ere; antza, patioan kirola egiten ari zela sentitu zen ondoezik. Murtziako kartzelako medikuak artatu ostean, erietxera eraman behar izan zuten azterketa egiteko.

Ez da bihotzeko arazoekin lotuta ospitalera eramaten duten aurreneko aldia. Duela bi urte, esaterako, erietxean artatu behar izan zuten arazo kardiakoengatik. Hain zuzen, larriki gaixo dauden preso politikoen zerrendan dago Arizkuren.

Murtziako presondegian dute giltzapean egun, baina duela zenbait egun jakinarazi zuten Logroñora lekualdatuko dutela. 2001ean espetxeratu zuten, 30 urteko kartzela zigorra ezarrita.

Espainiako Poliziak onartu du furgoiarekin gazte bat harrapatu zuela iaz, Iruñean
Iazko inauterietan Iruñeko Alde Zaharrean oldartu zen Espainiako Polizia: hainbat bizilagun eraso zituen eta, tartean, 14 urteko neska bat eraman zuen aurretik furgoiarekin. Larriki zauritu zuten gaztea eta gero, gainera, atxilo eraman zuten.