AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Berriz auzipetu dute Mikel Antza preso politiko ohia

Bideokonferentzia bidez deklaratu beharko du abenduaren 21ean. Gregorio Ordoñez "hiltzeko erabakian izandako" ustezko "erantzukizunagatik" inputatu du Espainiako Auzitegi Nazionaleko magistratu batek.

Espainiako Auzitegi Nazionalak berriz auzipetu du Mikel Albisu Antza. Ikertu gisa deklaratu beharko du donostiarrak, Alejandro Abascal magistratuak deituta. Gregorio Ordoñez PPko burua "hiltzeko erabakian izandako" ustezko "erantzukizunagatik" inputatu dute Albisu; 1995ean hil zuten Ordoñez.

Dignidad y Justicia elkarteak esku hartu ostean auzipetu dute Albisu. Izan ere, ETAren hainbat ekintzaren "egile intelektualen" aurkako auzibideak martxan jartzea eskatu dute elkarteko kideek, uste bat oinarri hartuta: "Akusazio horren arabera, garai bakoitzeko banda-buruak dira erakunde terroristak bere agintaldian egindako atentatu guztien erantzuleak", azaldu du El Mundo egunkariak.

Abenduaren 21ean deklaratuko du Antzak, bideokonferentzia bidez. 2019an geratu zen aske, Frantziako Estatuan hamabost urtez gatibu izan eta gero, Espainiaratu zutenean. 2004an atxilotu zuten Salis-de-Bearnen, bere eta beste hogei kideren aurkako polizia-operazio batean.

Covid ziurtagiriaren derrigortasuna eremu gehiagotara zabaltzea begi onez ikusi du EAEko fiskaltzak
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan eremu gehiagotara hedatu nahi du ziurtagiriaren erabilera Eusko Jaurlaritzak; hala nola, ostalaritza lokal guztietara, adinekoen egoitzetara, zentro soziosanitarioetara eta kirol instalazioetara. Bestalde, Jaurlaritzak esan du nortasun agiria "edozein unetan" eskatzeko aukera ere izango dutela establezimenduetako titularrek eta "autoritate-agenteek".