AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Berriz blokeatu dute fabrikako sarrera Ezkirozko BSHko langileek, itxieraren kontra

Bihar hasiko da kaleratze masiboaren baldintzak adosteko negoziazioa. 655 behargin geratuko dira kalean.

Gaur ere, goizeko lan-txanda hastearekin batera, lantegiko sarrera blokeatu dute Ezkirozko (Nafarroa) BSH enpresako langileek: suzko barrikada bat egin dute sarrerako ateen aurrean, berehalako itxieraren aurka protesta egiteko. Aurreko asteartean ere galarazi zuten sarbidea, eta eserialdi baten bidez, enpresako zuzendari nagusia lantokira sar zedila ekidin zuten.

Aurreko astean jakin zen irmoa dela enpresako zuzendaritzaren erabakia, eta behin betiko zarratuko duela fabrika. Bihar hasiko da itxieraren eta kaleratze masiboaren baldintzak hitzartzeko negoziaketa, zuzendaritzaren eta langileen ordezkarien artean. Prozesua amaitzean, baina, gaur egungo plantilla osatzen duten 655 beharginek galduko dute euren lanpostua.

PSOEren kontuetan irregulartasunak eta gardentasun falta seinalatu ditu Kontu Auzitegiak
Kontabilitateko akatsak, dohaintzen opakutasuna eta alderdiari buruzko informazio finantzario garrantzitsuaren omisioa aipatu ditu.