AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Berriz egin diote eraso Zarauzko Putzuzulori, eta gaztetxeko kideek elkarretaratzera deitu dute biharko

Azken egunetan bi aldiz egin diote eraso Putzuzulo gaztetxeari; azkeneko erasoan, leihoak erauzi dituzte hormatik. 'Gaztetxeen aurkako erasorik ez!' aldarri hartuta, elkarretaratzea egingo dute bihar arratsaldean.

Zarauzko (Gipuzkoa) Putzuzulo gaztetxera bi aldiz sartu dira indarrez azken egunetan. Asteazkenetik ostegunerako gauean izan zen aurreneko erasoa: barruan zeuden hainbat material hankaz gora jarri zituzten, eta Mugimendu Sozialistaren materiala hondatu nahiz gaztetxe kanpora atera zuten.

Ostiraletik larunbaterako gauean ere sartu ziren indarrez Putzuzulora, baina kasu horretan, goiko pisuko zenbait leiho erauzi zituzten hormatik. Horretaz gain, propaganda politikorako materiala nahasten ibili ziren.

Hiru eguneko tartean bi eraso izan dira; hala, Putzuzulotik protestara deitu dute biharko, astearterako. Gaztetxeen aurkako erasorik ez! lelopean egingo dute elkarretaratzea, 19:00etan Zarauzko udaletxe aurrean. Gaztetxeko kideek jakinarazi dutenez, ez dute ez gaztetxearen ez eta han antolatzen diren eragileen aurkako erasorik onartuko.

Pintaketa faxistak egin dituzte Uribe Kostako hainbat herritan
Besteak beste, 36ko altxamendu faxista goraipatzeko mezuak margotu dituzte Uribe Kosta eskualdeko zenbait txokotan.