AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Berriz epaituko dituzte Xabier Garcia eta Irantzu Gallastegi preso politikoak

Espainiako Auzitegi Nazionalean deklaratu beharko dute biek, duela 24 urteko ekintza baten harira.

Xabier Garcia eta Irantzu Gallastegi preso politikoen aurkako ahozko epaiketa bat ireki berri du Espainiako Auzitegi Nazionaleko Zigor Arloko Salak, ustez ETAk 1998an Errenterian (Gipuzkoa) egindako ekintza baten harira. Hain zuzen, Manuel ZamarreƱo Alderdi Popularreko hautetsiaren hilketa dela-eta epaituko dituzte. Magistratuek bukatuzat eman dute auzi horri buruzko sumarioa, eta irailaren 21ean idatzitako adierazpen batean, Garcia eta Gallastegi berriz ere auzitegian eseriaraztea agintzen dute. Horren aurretik, sumarioa amaitutzat ematen duen autoarekin ados zegoela esan zuen fiskaltzak.

Une honetan, Zaballako espetxean (Araba) daukate gatibu Garcia, eta Estremeran (Madril), berriz, Gallastegi.

Elikagaien prezioek azken hiru hamarkadetako igoerarik handiena izan dute Espainiako Estatuan
%15,2 igo da janariaren salneurria, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Erakundeak supermerkatuetan egindako azken ikerketaren arabera. Produktuen %64 garestitu direla kalkulatzen da, eta supermerkatu guztietan erregistratu dira igoerak.