AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Berriz ere, Voxeko faxisten aurka mobilizatu dira Euskal Herrian

Azken egunetan Lasarte-Orian eta Errenterian jarri dituzte propaganda-postuak faxistek, Ertzaintzak babestuta beste behin ere.

Beste asteburu batez, bere gorroto-mezuak Euskal Herrian zabaltzen saiatu da Vox alderdi faxista. Ostiralean Lasarte-Orian (Gipuzkoa) jarri zuen propaganda-postu bat, eta atzo, berriz, Errenterian (Gipuzkoa). Zorionez, baina, bi herrietan egin zieten aurre faxistei: jende ugari bertaratu zen euren postu aurrera, faxismoari ezetz esateko.

Ohi bezala, polizia-indarrek babestu dituzte Voxeko kideak bi kasuetan. Izan ere, bai Lasarte-Orian bai Errenterian, polizia-lerro bana osatu zuen Ertzaintzak faxisten propaganda-postuen aurrean, haiei babesa emateko asmoz.

Duela hiru asteburu, Iruñerrian (Nafarroa) egin zuen saiakera Voxek, informazio-puntu bana jarri baitzuen Errotxapean eta Berriozarren. Orduan ere jende andana mobilizatu zen faxisten kontra, eta polizia-indarrek, Vox babesteaz gain, faxismoaren aurka protestan ari zirenen kontra kargatu zuen bietan. Pertsona ugari zauritu zituzten bai Errotxapean bai Berriozarren, borrak eta foam jaurtigaiak tartean.

Otsailaren 2an bertan, agerraldi bat egin zuten Errotxapeko bizilagun ugarik, eta faxismoaren aurka antolatzera deitu zuten: "Faxismoa ez normalizatzea lortu behar dugu, eta, horretarako, kalera atera behar gara".

Renfek adimen artifizial bidezko bideozaintza indartu du
Europako funtsetatik 25,8 milioi euroko finantziazioa jasoko du proiektuak, eta adimen artifiziala erabiltzen duten zaintza-sistemak jarriko ditu Renferen ia 600 estaziotan.