AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Berriz kartzelaratu dute Asier Rodriguez preso politikoa ere, hirugarren gradua kenduta

Eusko Jaurlaritzak ezarritako hirugarren gradua baliogabetu du Espainiako Auzitegi Nazionalak, eta Basauriko espetxera sartu dute berriz santurtziarra. Azken hilabeteetan, auzitegiak zazpi preso politikori ezeztatu dizkie hirugarren graduak.

Beste gradu erregresio baten berri eman dute Euskal Herrian: oraingoan, Espainiako Auzitegi Nazionalak Asier Rodriguez preso politikoa kartzelaratu du berriz. Eusko Jaurlaritzak hirugarren graduan sartu zuen santurtziarra, baina fiskaltzak jarritako helegitea ontzat eman du Auzitegi Nazionalak, eta baliogabetu egin du Rodriguezi ezarritako hirugarren gradua. Hortaz, berriz kartzelaratu dute, Basaurin (Bizkaia). Hamabi urte baino gehiago daramatza preso, eta 2021ean tokialdatu zuten Basaurira.

Azken hilabeteetan, Auzitegi Nazionalak hainbatetan ezeztatu ditu Jaurlaritzak preso politikoei emandako hirugarren graduak. Fiskaltzak sistematikoki aurkezten ditu hirugarren gradu horien kontrako helegiteak, eta, 2021etik, hamar eskaera onetsi ditu auzitegiak. Azken hiletan Joseba Arregi, Aitor Esnaola, Mikel San Argimiro, Xabier Atristain, Gorka Martinez nahiz IƱaki Bilbao preso politikoei kendu dizkiete hirugarren graduak, berriz espetxeratzeko.

Hamar langile atxilotu dituzte Bizkaian, zenbait lan-ikuskatze direla-eta
Azken egunetan, hamabost ikuskapen egin dituzte Bilboko, Bermeoko eta Getxoko zenbait negoziotan. Bizitoki- eta lan-baimenik ez daukaten hamar pertsona migratzaile atxilotu dituzte, eta martxan dira haiek kanporatzeko prozedurak.