AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Berriz kartzelaratu dute Joseba Arregi preso politikoa

Atzo espetxeratu zuten Martutenen 77 urteko presoa. Bigarrenez ezarri diote gradu erregresioa: iazko azaroan ere kartzelaratu zuten hirugarren gradutik aterata, baina aurreko astean sartu zuten berriz erregimen horretan.

Kartzelan da berriz Joseba Arregi preso politikoa. Atzo itzularazi zuten Martuteneko (Gipuzkoa) espetxera, hirugarren gradua berriz kenduta. Izan ere, Eusko Jaurlaritzak oñatiarrari ezarritako hirugarren graduaren kontrako helegite bat aurkeztu zuen berriz Fiskaltzak, eta eskaera izapidetzea onartu du Espainiako Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzako Epaitegiak. Auzia ebatzi arte, beraz, bertan behera geratu da hirugarren gradua.

Ez da Arregik gradu erregresioa jasaten duen aurreneko aldia. Eusko Jaurlaritzak iazko otsailean sartu zuen hirugarren graduan, baina, Fiskaltzaren helegitea ontzat emanda, erregimen horretatik atera eta azaroan berriz kartzelaratu zuten oñatiarra. Ordutik izan dute Martutenen, baina Eusko Jaurlaritzak aurreko astean ezarri zion berriz hirugarren gradua. Egun gutxira heldu da Fiskaltzaren helegitearen ondoriozko bigarren gradu erregresioa.

77 urte ditu Arregik, eta 31 urte daramatza preso. 1992an atxilotu zuten, eta horren aurretik, gainera, Frantziako Estatuan izan zuten atxilo.

Aurreko hilabetean Xabier Atristain eta Juan Manuel Inziarte preso politikoak ere itzularazi zituzten espetxera, hirugarren gradua indargabetuta. 2021tik hona, preso politiko ugariri ezarri dizkiete gradu erregresioak; hala nola, Juan Karlos Subijana, Ainhoa Barbarin, Asier Karrera, Asier Rodriguez, Aitor Esnaola, Mikel San Argimiro, Xabier Atristain, Iñaki Bilbao, Gorka Martinez, Iñigo Gutierrez, Jon Crespo eta Unai Fanori.

Pertsona etxegabe bat hil da Arrotxapean
44 urteko gizonezko bat da hildakoa, eta atzo topatu zuten hilik. Plazaolako tunelean egiten zuen lo, antza.