AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Berriz mobilizatu dira Zumaiako Balenciagako langileak

Kalean geratzeko arriskuan daude ontziolako beharginak, eta Donostian protestak egin dituzte gaur, Jaurlaritzaren eta Ekonomia Ministerioaren egoitzen parean.

Zumaiako (Gipuzkoa) Balenciaga ontziolako langileek salatu dutenez, gero eta gertuago dago enpresaren likidazioa. Zuzendaritzak hartzekodunen konkurtsora jo ostean, konkurtso-administrazioak laster ekingo dio azkentze-espediente bat negoziatzeari, eta euren lanpostua galtzeko arriskuan daude plantillako 71 beharginak eta ontziolak aldiro-aldiro azpikontratatzen dituen ehunka langileak. Aste honetan jakinarazi diete laster deituko dituztela euren lanpostuak desagerrarazteko lan-erregulazioko espedientea negoziatzera, nahiz eta jarraitzen duten berresten Balenciagako "jarduerari eusteko aukerak" badaudela izatez.

Gaur goizean, hala, berriz mobilizatu dira beharginak: Donostian (Gipuzkoa) egin dituzte bi protesta, Eusko Jaurlaritzaren egoitza aurrean bat eta Espainiako Ekonomia eta Ogasun Ministerioaren egoitza parean bestea. Izan ere, langileek salatu dute "Jaurlaritzak eta Ekonomia Ministerioak hitzartu zuten jarraitzeko aukera" ez dela "existitzen": "Denbora-galtzea izan da. Engainatuta sentitzen gara". Ohartarazi dute ministerio horren menpeko Cofides konpainia dela ontziola zabalik mantentzeari buruzko "akordio oro blokeatzen" ari dena.


Irakurri hemen Balenciagako hainbat langilek GEDAR LANGILE KAZETAri azaldutakoa, gertakari nagusiei buruz.

Bartzelonako Antiga Massana desalojatu dute mossoek eta udaltzainek, aurrez jakinarazi gabe
Agindu administratiboa etenda zegoen, eta ez dago Bartzelonako zentro sozialaren aurkako polizia-jarduera justifikatzen duen ebazpen judizialik. 50 zauritu eta bost atxilotu izan dira, gutxienez.