AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Berriz seinalatu dituzte Zubietako erraustegian egindako "delitu ekologiko larriak"

GuraSOSek jakinarazi duenez, bi txostenek berretsi dute lixibiatuak modu irregularrean isuri eta mugitu dituztela Zubietatik. Hamabost goi-zuzendari eta koadro tekniko ikertuak izaten ari dira.

Zubietako (Gipuzkoa) errauskailuaren lixibiatuak direla-eta, "delitu ekologiko larriak" egon daitezkeela ebatzi dute bi txostenek. Kasu honetan, Guardia Zibilaren Seprona taldearenak dira azterketak. Horren ondorioz, Donostian (Gipuzkoa) deklaratzera deitu dituzte errausketa-instalazioarekin lotura duten hamabost goi-zuzendari eta koadro tekniko.

Hiru txosten egin ditu Sepronak, eta, horietako batean, erantzukizuna bere gain hartzetik salbuesten du Jose Ignacio Asensio, Gipuzkoako diputatu nagusiordea izandakoa eta gaur egun Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioa (GHK) zuzentzen duena. Auto horren aurka jo du GuraSOS elkarteak, eta epaitegiak tramiterako onartu du eskaera.

Ikerketetan jasotzen den lehenengo auzian hainbat isurketa zehatz seinalatzen dira, esaterako, "2020ko martxoan eta maiatzean Arkaitzerreka errekara egindako amoniako isurketa" edo "2022ko uztailean, erreka berera egindako lixibiatu isuria". Horretaz gain, bigarren auzi batean azaltzen da, "identifikazio faltsu" baten bidez, Bilboko (Bizkaia) Sader eta Artaxoako (Nafarroa) Ecofert instalazioetara bidali zituztela Zubietan sortutako lixibiatu horiek. Hain zuzen ere, azken auzi horretatik errugabetu dute Asensio.

GuraSOSek gogorarazi duenez, hamabost leporatze daude mahai gainean errauskailuaren jardunari lotuta, eta seinalatuen artean daude enpresak, erraustegiaren arduradunak nahiz GHK.

EH Bilduren "moketa-politika" salatu du Arratzua-Ubarrundiako Proiektu Honi Ez! plataformak
Dimisioa eman dute EH Bilduko zinegotziek, eguzki-makroproiektu bat geratzeko ezintasunak eragindako "frustrazioagatik". Antza denez, alderdiaren zuzendaritza politikoak blokeatu egin du zinegotziek proiektu txikitzailearen kontrako jarrera hartzea eta bozkatzea. Proiektu Honi Ez! plataformak seinalatu du EAJren "marka zuria" bihurtzen ari dela EH Bildu.