AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Berrizko Mega enpresako langileak, haien lanpostuen defentsan borrokan

Enpresak ez die oraindik urriko nomina ordaindu, eta aldi baterako enplegu-erregulazioko espediente bat negoziatzen ere saiatu da zuzendaritza.

Berrizko (Bizkaia) Melchor Gabilondo (MEGA) enpresako langileek egunak daramatzate borrokan. Beharginen egoera "prekarioa" eta enpresaren azken urteetako erabakiak salatu dituzte, eta haien lanpostuen defentsan, hainbat aldarrikapen egin dituzte.

Izan ere, 2020an 120 langileko plantilla zeukan MEGAk eta, egun batetik bestera, hemezortzi langile kaleratu ondoren, berriz hartu zituzten lanerako euretako sei. Gainera, enpresako zuzendaritzak langileei jakinarazi zien azaroko lehen hamabostaldian jasoko zutela urriko nomina baina, orain, "likidezia falta dela-eta", langileek ez dute nomina jasoko. Hori gutxi balitz, enpresa legez kanpo saiatu da aldi baterako enplegu-erregulazioko espediente bat negoziatzen, langile batzordearen adostasunik gabe.

Egoera desegonkor horren aurrean, mobilizatzea erabaki dute MEGAko langileek. Pasa den barikuan, azaroaren 26an, kontzentrazio batera deitu zuten Berrizko udaletxearen aurrean eta, horren ondoren, manifestazio bat egin zuten herriko kaleetan zehar. Haien aldarrikapen nagusiak dira, besteak beste, enpresak urriko nomina ordaintzea, beharginen lanpostuak ziurtatzea, 2020-2021 arteko gutxieneko bermearen igoera aplikatzea eta hitzarmen berri bat negoziatzea.

Bizkaiko adinekoen egoitzetako langileek greba eginen dute abenduaren 14an
Elkarretaratzera ere deitu dute egun bererako, Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitzaren aurrean, goizeko 11:30ean. Lanuzteek negoziazioek huts egin izanari erantzuten diote, hilabeteotan "edukirik gabeko" negoziazioak izan baitira.