AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Berrogeita zazpigarren eguna du Iñaki Bilbao euskal preso politikoak gose eta komunikazio greban

Euskal Herriko hainbat herri eta hiritan mobilizazioak egin dituzte joan den asteburuan, Iñaki Bilbao euskal preso politikoari elkartasuna adierazteko.

Irailaren 9tik gose eta komunikazio greba mugagabean da Iñaki Bilbao Txikito euskal preso politikoa. Hala, guztira, 47 egun daramatza greban. Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak jakinarazi duenez, dagoeneko bi aldiz eraman dute ospitalera, eta elikatzera derrigortu zuten. Hala ere, kartzelan dago berriro, Puerto III-n (Cadiz).

Preso politikoaren egoera salatzeko, Donostian (Gipuzkoa) manifestazioa egin zuten larunbatean, alde Zaharreko kaleetan. Bestalde, Ipar Haizean eta Basaurin (Bizkaia) asteburuko baraualdia egin dute.

Datozen mobilizazioak

Gaur arratsaldean Bilboko (Bizkaia) Gara egunkariaren egoitzaren atarian mobilizazioa egingo dute, 19:30ean. Hainbat komunikabide Txikitoren borroka "isilarazteko" modu aktiboan lanean ari direla salatu nahi dute elkarretaratze horekin.

Bestalde, urriaren 31n, larunbata, manifestazio nazionala egingo dute Bilbon. Gose eta komunikazio grebaren 52. eguna izango da, eta Moyua plazatik hasiko da mobilizazioa, 18:30ean.

Espainiako Gobernuak larrialdi egoera onartu du berriz: etxeratze agindua ezarri eta biltzeko askatasuna mugatuko du
Printzipioz larrialdi egoera 15 egunerako ezarriko badute ere, maiatzera arte luzatu nahi du Espainiako Gobernuak. Biltzeko eta mugitzeko eskubideei mugak jarriko dizkiete, eta etxeratze agindua izango da gauean. Aurrerantzean, gainera, Erkide Autonomoetako buruen gain eroriko lirateke larrialdi egoeraren kudeaketa eta ezarpena.