AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Bertan behera gelditu da Nafarroako Volkswagenen bihar hastekoa zen bost eguneko greba, sindikatuen eta enpresaren arteko akordio baten ondorioz

Nafarroako Volkswagen enpresak 2021. urtera atzeratu du eritasun bajak kudeatzeko mutualitate pribatu bati kontratua egitea, sindikatuetako ordezkariekin adostuta. Ondorioz, enpresako langile batzordeak erabaki du bertan behera uztea bihar hastekoak ziren bost greba egunak.

Nafarroako Volkswagen enpresako langile batzordeak grebara deitu zuen pasa den ostegunean, enpresak mutualitate pribatu bati kontratua egiteko asmoa adierazi baitzuen, gaixotasun arruntekin lotutako bajak kudeatzeko. Horrela, ordura arte osasun sistema publikoak egiten zituen kudeaketak enpresa pribatu baten esku geldituko lirateke. Enpresako langileen ustez, modu horretan, "prebentzioa eta langileen osasuna eta bizitza hobetu beharrean, kontrola eta presioa areagotu nahi ditu" enpresak, "langileak gaixorik joan daitezen lantokira".

Dena den, Volkswagen enpresako langile batzordeak greba bertan behera uztea erabaki du gaur, sindikatuek hala proposatu ostean. Sindikatuetako ordezkariek enpresako hainbat goi kargudunekin egin duten bilera sorta baten ondoren etorri da aipaturiko proposamena; izan ere, bilera horietan, bi aldeek adostu dute mutualitatearen kontratua 2021. urtean jartzea martxan. Horrenbestez, protestak albo batera utzi dira momentuz, baina ez da lortu Volkswagenek mutualitate pribatu bat kontratatzeko erabakia atzera botatzea; kontratua 2021. urtera atzeratzea baizik.

Horretaz gain, sindikatuek eta enpresako ordezkariek, txosten baten erredakzioan elkarrekin lan egiteko konpromezua hartu dute, "Nafarroako Volkswagen enpresan, osasun egoera hobetzeko". Enpresaren zuzendaritzaren ustez ordea, txosten horrek, "enpresak merkatuan lehiatzeko duen gaitasuna hobetzeko" balioko du.

Erabakiaren ondoren, UGT sindikatuko kide batek, negoziaketaren eta paktuaren balioak azpimarratu ditu.

Auzitegi Gorenak Saioa Sanchez, Beatriz Etxeberria eta IƱigo Zapirainen aurkako 15 urteko espetxe zigorra berretsi du
Espainiako Auzitegi Nazionalak 15 urteko kartzela zigorra ezarri zien iaz hirurei, 2006ko hainbat gertakariren harira. Aurretik ere zigortu zituen Auzitegi Nazionalak, baina Gorenak atzera bota zuen ebazpena, ikertu gabe zeuden tortura salaketak zirela-eta. Dena den, oraingoan berretsi egin du hiru preso politikoen aurkako zigorra. Bizi dituzten ondorio psikologikoak, torturek beharrean, kartzelak eragindakoak izan daitezkeela argudiatu du.