AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Besoan ebakiak egin ditu Patxi Ruiz preso politikoak, arreta mediko falta salatzeko

Egunak daramatza medikuak artatu dezala eskatzen, pneumonia sintoma larriekin baitago, baina ez diote arretarik bermatu.

Tinko antolakundeak jakinarazi duenez, bere besoan ebakiak egin ditu Patxi Ruiz preso politikoak, arreta mediko gabezia salatzeko. Iruñeko (Nafarroa) espetxean daukate gatibu, eta egunak daramatza pneumonia sintoma gogorrekin, jan ezinik eta zeldatik atera gabe. Hamaika aldiz eskatu du mediku batek artatu dezala, baina ez diote jaramonik egin. Horregatik egin ditu ebakiak, protesta modura.

Preso politikoarekin elkartasunez, protesta bat egin dute gaur arratsaldean bere auzoan, Iruñeko Txantrean. "Espetxeak apurtu! Amnistia osoa!" lelopean zabaldu dute deialdia.

Joan den irailaren 22an, 24 orduko baraualdia egin zuen Ruizek, elikadura-arreta berezia behar duten presoen egoera salatzeko.

Laborari gazte bat hil da Maulen, lan-istripuz
Traktorean izan du istripua 20 urteko langileak. Aurten, gutxienez 53 lan-heriotza izan dira Euskal Herrian.