AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Beste 21 errefuxiatu saharar deportatu ditu Espainiako Gobernuak

Hamasei militante saharar deportatzeko agindua eman zuen Barne Ministerioak aurreko ostegunean, eta beste 21 deportatu zituen igandean, hiru astez Barajasko aireportuan atxikirik izan ondoren.

Marokon jazarritako hamasei militante saharar deportatu zituen Espainiako Gobernuak iragan ostegunean, dozenaka astez Madrilgo Barajasko aireportuan atxilotuta eduki ondoren. Errefuxiatuek Marokon jasandako errepresioaren berri eman dute aurrez, eta azaldu dute arriskuan zeudela Marokora deportatuz gero. Aurreko astean deportatutako sahararretako bi, gutxienez, atxilotu ditu jadanik Marokoko Poliziak, Marrakeshera iritsi orduko.

Espainiako Estatuan herrigabe izendatzea eskatu dute orain arte militanteek, baina gobernuak entzungor egin dio berriz errepresioa pairatzeko arriskuari, eta beste 21 saharar deportatzeko agindua eman du Barne Ministerioak. Hiru aste aireportuan atxikirik izan ondoren eman du agindua, beraz, 37 saharar deportatu ditu denera azken egunetan.

Barajasko aireportuko asilo-geletan eduki dituzte sahararrak, baldintza negargarrietan, salatu izan dutenez. Halere, atxikitako errefuxiatuetako sei saiatu dira ihes egiten, eta lortu dute horietatik hiruk. Gainerakoak Espainiako Poliziak atxilotu zituen.

Doako unibertsitate batera bidean egiten ari den lana aurkeztu du UIBk
Aurkezpen-saioak egin ditu EHUko hainbat fakultatetan. Matrikulak merkatzearen eta bekak hobetzearen aldeko borrokari ekin dio ikasturte honetan.