AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Beste aerosorgailu bat eraiki nahi dute Enkarterrietan

Kolitza eta Sabugal mendien artean bi parke eoliko eraikitzeko proiektuak aurkeztu dituzte, eta Artzentales, Sopuerta, Galdames eta Muskiz artean zortzi aerosorgailu egin nahi dituzte. Orain, Galdamesen beste errota bat jartzeko proiektua proposatu du Alerion Spain enpresak.

Alerion Spain S.L. enpresak Galdamesen errota eoliko bat eraikitzeko eskaera egin du, Enkarterrietan. 4,95 megawatt ekoizteko potentzia izanen luke azpiegiturak, baina ez da inguruan proiektatu duten instalazio txikitzaile bakarra. Izan ere, Bizkaiko mendebaldeko Artzentales, Sopuerta, Galdames eta Muskiz inguruan zortzi aerosorgailu eraikitzeko asmoa dago, osotara.

Balmasedan, gainera, bi parke eoliko egiteko proiektuak aurkeztu dituzte: Haya I eta Haya II. Kolitza eta Sabugal mendien arteko gailur-lerroan kokatuko lirateke, lau aerosorgailurekin. Enkarterrietako bizilagun ugari agertu dira parkeak eraikitzearen kontra, eta Euskal Herria Bizirik plataformak aurka egin du.

Bestalde, Euskal Haiziek S.L. enpresak sei aerosorgailu jartzeko baimena eskatu du jadanik. Gordexola, Güeñes eta Zalla inguruan eraiki nahi ditu errotak, 6 megawatteko ahalmenarekin. Enpresak berak azaldu duenez, aerosorgailu bakoitzak 115 metroko dorre bat izango luke, eta hormigoizko zapata bat edukiko luke oinarri. Hori ez ezik, turbinak 170 metroko diametroko hiru pala izango lituzke, eta instalazioa 200 metroko altuerara iritsiko litzateke denera.

Okupazioaren aurkako legeari ezetz esango diote gaur, Gasteizen
Hainbat Gaztetxek eta kolektibok deituta, Jaurlaritza aurrean izango da protesta, 17:00etan. Bihar bozkatuko dute okupazioa gogorrago zigortzeko lege-aldaketa Espainiako Kongresuan.