AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Beste bederatzi pertsona epaituko dituzte Bilbon, faxistei aurre egiteagatik

Voxek lau eta zortzi urte arteko zigorrak eskatzen ditu haientzat. 2019an, faxistek jarritako propaganda-postu baten harira egin zuten protesta.

Ez dira gutxi Euskal Herrian, Vox alderdiko faxistei aurre egiteagatik, auzipetuta egon diren eta dauden pertsonak. Bilbon (Bizkaia), beste bederatzi lagun epaituko dituzte azaroaren 18an, 19an eta 20an, Voxen hauteskunde-kanpainan faxismoaren aurka mobilizatzeagatik. "Gorroto-delitu bat" egotzi nahi diete.

2019ko azaroaren 6an, propaganda-postu bat jartzen saiatu zen Vox Bilboko Atxuri auzoan, hauteskunde autonomikoetako kanpainaren barruan. Beste hamaika lekutan gertatu den modura, ordea, faxisten kontra egin zuten protesta hainbat lagunek.

Ohi bezala, Ertzaintzak babestu zituen Voxeko faxistak, eta protestan zeudenen kontra kargatzera iritsi zen. Pertsona bat zauritu eta hiru atxilotu zituzten ertzainek, baina, azkenerako, bederatzi lagun auzipetu zituzten denera, faxismoaren aurkako protestari lotuta.

Voxek lau eta zortzi urte arteko zigorrak eskatzen ditu auzipetuentzat, baina zazpi eta hamalau hilabete artekoak proposatu ditu fiskaltzak. Epaiketa salatzeko eta auzipetuei babesa emateko, elkarretaratze batera deitu dute azaroaren 6rako: Atxuriko plaza nagusian izango da (bertan jazo ziren aipatutako gertakariak), 19:00etan.

Irani eta Siriari eraso die Israelgo Estatu terroristak
Irango hainbat "helburu militarren" kontra jo zuen larunbatean, baina erasoak geratzea lortu zuten bertako defentsa-sistemek. Bonbardaketekin jarraitzen du Gazako Zerrendan eta Libanon, eta UNRWA legez kanpo uzteko pauso gehiago emango ditu.