AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Beste bederatzi pertsona hil dira Mediterraneoan, kostaldera iritsi nahian

Lampedusatik 30 miliara hondoratu da ia 50 lagun zihoazen ontzia. Bederatzik bizia galtzeaz gain, desagertuta daude gutxienez hamabost pertsona.

Itsasoz migratu nahian ari ziren bederatzi pertsona hil dira Mediterraneoan; tartean, haur bat. Italiako Lampedusa irlatik 30 miliara jo du hondoa ontzi batek, ia 50 pertsona zihoazela. Onik daude horietatik 22, baina bizia galdu dute bederatzik, eta desagertuta daude gutxienez hamabost. Adin txikikoak dira desagertuetatik hiru.

Ekuatore Ginea, Burkina Faso, Mali eta Boli Kostakoak dira ontzian zihoazen pertsonak. Biziraun duten lagunetatik seik hipotermia larria jasan dute migratzeko saiakeran, eta ospitaleratu egin dituzte.

Beste hiru hildako Grezian

Asteazken honetan bertan, beste hiru pertsonak galdu dute bizia itsasoz migratu nahian. Greziako Quios uhartetik gertu hondoratu zen ia 30 lagun zeramatzan ontzi bat, eta gutxienez hiru hil dira. Hainbat desagertu daude oraindik. Itxura denez, Afganistangoak dira denak, eta Turkiako kostaldetik atera ziren.

Migrazioari eta Asiloari buruzko Ituna

Egun berdinean, Migrazioari eta Asiloari buruzko Itunari bide egin zion Europako Parlamentuak. Neurri-sorta horren bidez, Europar Batasunaren migrazio-politika gogortuko dute; besteak beste, pertsona migratuen kontrako praktikak legeztatuz, kanpo-mugak indartuz eta deportazioak azkartuz.

Langile ordezkari bat kaleratu dute Durangoko Fumbarrin
Urtebetean hiru behargin kanporatu ditu enpresako zuzendaritzak. Azken kaleratzearen arrazoia, hain zuzen, langilearen jardun sindikala izan dela salatu dute.