AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Beste behin ere, jaiek denontzat izan behar dutela aldarrikatu dute Deustun

GKSren kontrako beto politikoa mantentzen du Deustun Ezker Abertzaleak. Aurten ere, egitarau propio bat antolatu behar izan dute auzoko festetan, eta joan den larunbata izan da egun indartsua. Deustuko jaietan parte hartzeko eskubidea bermatzeko lanean jarraituko duela esan du 'Deustuko jaiak denontzat' ekimenak.

Deustuko (Bilbo, Bizkaia) jaietan, Ezker Abertzaleak berriz jarri dio beto politikoa Gazte Koordinadora Sozialistari (GKS). Aurten ere Deustuko Jai Batzordean eta auzoko festetan parte hartzea debekatu dio Mugimendu Sozilistari, 2022an ezarritako beto politikoa mantenduta.

Deustun iaz jarri zuten martxan Deustuko jaiak denontzat dinamika, auzoko kolektibo eta pertsona ugariren babesarekin. Helburu argi bat dauka dinamikak: "auzoko eragileek Jai Batzordean baldintza berdinetan parte hartzeko" daukaten eskubidea defendatzea eta horren alde jardutea.

Ezker Abertzaleak GKSri jarritako betoa dela-eta, aurten ere egitarau propio bat antolatu behar izan du Deustuko jaiak denontzat dinamikak, Jai Batzordetik kanpo. Ostiralean, martxoaren 22an, hainbat musika emanaldi izan ziren auzoko hiru tabernatan. Egun indartsua, baina, larunbata izan zen, martxoaren 23a.

Larunbatean egun osoko egitarau bat izan zen Deustun, eta auzoko festek denontzat izan behar dutela aldarrikatu zuten berriz hainbat eta hainbat lagunek, jende ugari bertaratu baitzen Deustuko jaiak denontzat izenpean prestatutako ekimenetara. DJ saioak, bazkari bat, txaranga bat eta rap saioak izan ziren, hala nola.

Bere aurreneko Ikerketa Estrategikoa aurkeztu du ISIk
Euskal Herriko klase sozialen kuantifikazioari buruz egindako ikerketa argitaratu du jada institutu marxistak. Ondorio nagusiak jendaurrean aurkeztu zituen aurreko ostiralean, Bilbon.