AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Beste bi emakumeri egin diete eraso azken egunetan, Zarautzen eta Zumarragan

Emakume bati igandean eraso zion gizon batek Zarautzen, eta astelehen goizaldean, beste emakume bati egin zion eraso gizonezko batek Zumarragan.

Atzo, urriaren 21ean, beste bi eraso matxista atera ziren argitara gurean. Igandean emakume bati sexu-erasoa egin zion gizon batek Zarautzen (Gipuzkoa), eta astelehen goizaldean, aldiz, beste emakume batek jasan zuen gizon baten sexu-erasoa Zumarragan (Gipuzkoa). Azkeneko kasuari dagokionez, jakinarazi dute sare sozialen bidez ezagutzen zutela elkar biek. Kalean elkartzera behartu zuen gizonak, eta orduan eraso zion neskari indarrez.

Bi erasotzaileak atxilotu dituzte, hainbat hedabidek atzo jakinarazi zutenez.

'Burdin Hesia' programaren bigarren atala, igande honetan ikusgai
Gedar Telebistaren aurreneko programa da 'Burdin Hesia'. Gaurkotasuneko gaiak landuko ditugu tertulia bidez, eta igande honetan argitaratuko dugu bigarren saioa: 'Argindarraren krisia'.