AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Beste bi eraso matxista larriren berri eman dute Portugaleten eta Legution

Legution, emakume bat itotzen saiatu da bere bikotekidea. Portugaleten, berriz, urruntze-agindua hautsi eta beste emakume bat jipoitu du bere bikotekideak.

Aurreko ostiral gauean, gutxienez bi emakumeri eraso zieten larriki euren bikotekideek Euskal Herrian. Legution (Araba) izan zen erasoetako bat: gizonezko bat bere bikotekidea itotzen saiatu zen etxean, alaba bertan zegoela. Larunbat goizean atxilotu zuten erasotzailea, baina bizilagunek ohartarazi dutenez, aske geratzen denean, berriz ere emakumeari eraso egiteko arriskua dago.

Portugaleten (Bizkaia) ere, esan bezala, ostiral gauean jasan zuen eraso bat beste emakume batek. Urruntze-agindua hautsita, bere bikotekidearengana joan eta jipoitu egin zuen gizonezko batek. Emakumeak azaldu zuen buruan ukabilkadak ematen hasi zitzaiola etxean, eta kalera ihes egin behar izan zuela. Bizilagun batek abisua eman zuen, esanez zauritutako pertsona bat zegoela kalean, eta ospitalera eraman zuten emakumea: zauriak zituen sudurrean eta ahoan, besteak beste. 30 urteko erasotzailea atxilotu egin zuten.

Militarren eta polizien ia %50ek Vox edo Alvise babesten dute
CISen datuen arabera, bi alderdi horiek jendarte orokorrean baino hiru aldiz babes handiagoa dute Estatuko Segurtasun Indarren eta Kidegoen artean.