AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Beste bi sexu-erasoren berri eman dute Iurretan eta Gasteizen

Gasteizen, emakume bati ukituak egin zizkioten bi gizonezkok. Iurretan beste emakume bati egin zioten eraso larunbat gauean.

Joan den asteburuan, Gasteizen (Araba) eta Iurretan (Bizkaia) ere izan zen sexu-eraso bana, atzo jakinarazi zutenez. Gasteizko diskoteka batean eraso zioten emakume bati igande goizaldean: diskoteka batean, ukituak egin zizkioten bi gizonezkok, bere borondatearen kontra eta indarrez. Gertatutakoa azaldu zuen emakumeak, eta atxilotu egin zituzten bi erasotzaileak.

Iurretan, berriz, larunbat goizaldean jasan zuen sexu-eraso bat emakume batek. Salaketa bat aurkeztu zuen, eta astelehenean atxilotu zuten eraso egin zion gizonezkoa. Epailearen aurretik igarotzeko esperoan dago, itxura denez.

Beste bi sexu-erasoren berri eman dute Euskal Herrian azken egunetan. Hazparnen (Lapurdi) emakume bat bortxatu dute joan den asteburuan, eta Irunen (Gipuzkoa) emakume bati eraso zion gizonezko batek, taberna bateko terrazan.

Eman dute Gazte Langileon Topaketen egitarau zehatzaren berri
Ekainaren 28an eta 29an bilduko dira Euskal Herriko osoko hamaika gazte langile, Azpeitian. Hitzaldiak, tailerrak eta aisialdiko jarduerak izango dira bi egunez.