AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Beste emakume bati eraso dio haren bikotekideak Gasteizen

Pasa den asteburuko lau atxiloketez gain, 44 urteko beste gizonezko bat atxilotu zuten atzo Aranbizkarra auzoan, bikotekideari eraso egiteagatik.

Astearte gauean bikotekideari eraso egiteagatik atxilotu zuten atzo Gasteizko (Araba) 44 urteko gizon bat, Aranbizkarra auzoan. Jakinarazi dutenez, eztabaida bat izan zuen bikoteak, eta orduan eraso zion gizonezkoak emakumeari; etxeko logela batean babestu behar izan zen bera.

Gainera, irainak eta mehatxuak sarritan ematen direla salatu du emakumeak. Atzo atxilo eraman zuten erasotzailea udaltzainek, eta epailearen esku geratu zen gero.

Honekin, zortzi dira azken bi asteetan Gasteizen argitara atera diren erasoak; azkeneko laurak joan den asteburuan gertatu ziren. Gasteizko Itaiak elkarretaratzera deitu du gaurko, eraso matxista horiek guztiak salatzeko. 19:30ean Andra Mari Zuriaren plazan izango da elkarretaratzea.

'Gaitasunak antolatu' jardunaldietako egitarauaren berri eman du Itaiak
Ekainaren 12an egingo dituzte jardunaldiak Urretxu-Zumarragan. Isabel Benitezek, Tita Barahonak, etxeko lanetan soldatapean jarduten duen behargin batek, sektore publikoko garbitzaileek, EH Feministak Nikak nahiz Mugimendu Sozialistako kideek hartuko dute parte antolatutako saioetan, besteak beste. Aste honetan hasita, jardunaldiak aurkeztuko ditu Itaiak Euskal Herriko hainbat txokotan.