AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Beste eraso faxista bat izan da Lesakan

Langileen Batailoietako gatibuen omenezko oroigarria bota eta margoketa faxistak egin dituzte inguruan. "Rojos fuera" idatzi dute, sinbolo naziak margotzearekin batera.

Agiñako gainean gertatu da erasoa, Lesakan (Nafarroa). 2020an, Langileen Batailoietako gatibuak gogoratzeko oroitarri bat jarri zuten bertan, baina hura moztu eta bota dute berriki. Horretaz gain, pintaketak egin dituzte inguruan: "Rojos fuera" idatzi dute eta sinbolo naziak marraztu dituzte, hala nola, svastika eta SS talde nazi paramilitarraren siglak.

Diktadura frankistaren aurreneko urteetan, behargin ugari behartu zituzten Lesaka eta Oiartzun (Gipuzkoa) lotzen dituen errepidea eraikitzera. Haien omenez jarri zituzten hainbat oroigarri Erdiko-Errotan, San Antonen eta Agiñan.

Errepaso bat: zer jarrera izan du alderdi bakoitzak okupazioaren kontrako neurriarekin?
Espainiako Kongresuan, atzo onartu zuten etxe-kaleratzeak eta desalojoak azkartuko dituen neurria. Jeltzaleek egin zuten proposamena, eta zenbait alderdi politikok hartutako jarrera aldakorra izan da.