AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Beste eraso homofobo bat salatu dute Iruñean

Iruñeko taberna batean sartzea debekatu zioten pertsona bati asteburuan, bandera koloreanitza eramateagatik.

Iruñeko (Nafarroa) Subsuelo tabernan sartzen saiatu zen gizon bat larunbatean, LGTBI kolektiboaren eskubideen ikur gisa erabili ohi den bandera koloreanitza soinean zuela. Lokaleko atezainek, ordea, ez zioten sartzen utzi, "ikur ideologikoa" zela argudiatuz.

Bertaratu ziren polizien jarrera salatu dute, Iruñeko Udaltzaingoak, erantzunik ez emateaz gain, "taberna babestu zuelako".

Arte Eskola Sozialista antolatu du Ekidak uztailaren amaierarako
Donostiako Zentro Sozialistan egingo dute lau eguneko jardunaldia. "Borondate politiko iraultzaileko artisten elkargune" izango da eskola, eta bi diziplinari lotutako formakuntza-programak prestatu ditu Ekidak: muralismo eta arte bisualetan, eta arte eszeniko eta antzerkian.