AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Beste familia bat etxegabetu dute Bilbon, tartean bi adingabe

Idazkari judiziala bertaratu ez den arren, Poliziak modu irregularrean gauzatu du etxe-kaleratzea.

Beste etxegabetze baten berri eman dute gaur Euskal Herrian, oraingoan, Bilboko (Bizkaia) Zurbaranbarrin. Familia bat bere etxetik bota dute gaur goizean, bizitoki-alternatibarik gabe, eta tartean dira adin txikiko bi seme-alaba. AZET Etxebizitza Sindikatuak kaleratzearen aurka protesta egitera deitu zuen, eta goizeko 11:00ak baino lehen jakinarazi du Polizia bertan zela dagoeneko.

Nahiz eta idazkari judiziala ez den bertaratu eta Bizkaiko Auzitegiak aitortu zuen familia "zaurgarritasun" egoeran dagoela, etxegabetzea modu irregularrean gauzatu du Poliziak, atari aurrean zeuden pertsonak indarrez bota ostean. Arratsaldeko 15:00ak igarota jakinarazi du AZETek kaleratzea burutu zutela jada polizia-indarrek, eta manifestazio bat antolatu dute arratsaldeko 19:00etarako, etxegabetzearen aurka eta familiarentzako bizitoki-alternatiba baten alde.

OJS erreakzioaren eta faxismoaren aurka mobilizatu da Badalonan
Jendetza bildu zen larunbatean Badalonako kaleetan, OJSren deialdiari erantzunez, 'Faxismoaren eta erreakzioaren aurka, klase-borroka' lelopean.