AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Beste garraiolari bat hil da lan-istripuz, Larrabetzun oraingoan

Errepidetik irten zen gidatzen ari zen kamioia, eta harrapatuta geratu zen behargina. Aurten Euskal Herrian izan den 60. lan-heriotza da, gutxienez.

Atzo arratsaldean, 17:40ak aldera, lan-istripua izan zuen kamioilari batek N-637 errepidean. Larrabetzu (Bizkaia) parean zihoala, errepidetik atera zen langilea gidatzen ari zen ibilgailua. Barruan harrapatuta gelditu zen eta suhiltzaileek askatu behar izan zuten, baina ezin izan zuten bere bizia salbatu.

Amaitzen ari da urtea. Aurten, Euskal Herrian, gutxienez 60 beharginek galdu dute bizia soldatapean lanean edo lanetik bueltan.

Gutxienez bi emakumeri eraso diete euren bikotekideek, Iruñean eta Lezon
Iruñean, gizon batek hiru aldiz hautsi du bere bikotekide ohiarekiko urruntze-agindua. Lezon, bestalde, emakume bati eraso dio 23 urteko bere mutil-lagunak.