AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Beste garraiolari bat hil da lanean, Ribabellosan oraingoan

Eibarko noranzkoan izan da lan-istripua, goizaldeko 02:00ak aldera. Atzo beste garraiolari bat hil zen errepidean, Zanbranan.

24 orduan, soldatapean lanean ari ziren bi garraiolarik galdu dute bizia Euskal Herrian. Atzo goizean 39 urteko langile bat hil zen AP-68 errepidean, Zanbranan (Araba): irauli egin zen gidatzen ari zen kamioia. Gaur goizaldean, 02:00ak aldera, beste lan-istripu hilgarri bat izan da Ribabellosan (Araba), AP-1 errepidean.

Eibarko (Gipuzkoa) noranzkoan, bidetik irten da behargina gidatzen ari zen ibilgailua, eta troka batetik behera erori da. Harrapatuta geratu da langilea, eta suhiltzaileek ateratzea lortu duten arren, hilda zegoen jada.

Iturri sindikalen arabera, 2023. urtea hasi zenetik, Euskal Herrian hamazazpi langilek galdu dute bizia soldatapean lanean, lanera bidean edo lanetik bueltan.

BEZa jaitsita duten elikagaien %40en prezioak igo egin dira
Zortzi banaketa-kate handitako 991 produkturen prezioak aztertu ditu apirilean FACUAk, eta 416 kasutan atzeman du gora egin duela prezioak. Urtea hastean sartu zen indarrean oinarrizko zenbait produkturi BEZa murrizteko neurria.