AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Beste gazte migratzaile bat hil da Bidasoan, muga igaro nahian

Aurten Bidasoa ibaian ito den bigarren migratzailea da. Azken urtean, guztira, hamar lagun hil dira Gipuzkoa eta Lapurdi bereizten dituen muga gurutzatzeko ahaleginean.

Beste pertsona migratzaile baten hilotza topatu dute Bidasoa ibaian, Irun (Gipuzkoa) inguruan. 25 urteko ginear bat da hildakoa, eta antza, maiatzetik zegoen Espainiako Estatuan; Kanariar uharteetan izan zen lehenengo. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak larunbatean eman zuen heriotzaren berri, eta "berriki" hil zela azaldu bazuten ere, gaur egingo diote autopsia gorpuari. Dena den, badirudi itota hil zela gaztea, Gipuzkoa eta Lapurdi bereizten dituen muga igarotzeko ahaleginean.

Urtea hasi zenetik, gutxienez bi migratzailek galdu dute bizia Bidasoa ibaia gurutzatu nahian. Martxo erdialdean jakinarazi zuten Bidasoan desagerturiko pertsona baten bila ari zirela, eta martxo amaieran aurkitu zuten gorpu bat han. Apiril bukaeran, bestalde, beste migratzaile bat desagertu zen ibaian; ez zuten horren inguruko berririk argitara eman gero.

Iazko apiriletik hona, gutxienez hamar pertsona hil dira Gipuzkoa eta Lapurdiren arteko muga-bidea gurutzatu nahian. Horietatik zazpi zendu dira Bidasoan itota, eta hiru trenak harrapatuta, Ziburun (Lapurdi). Bestalde, Irunen, Bidasoa ibaitik gertu, bere buruaz beste egin zuen apirilean gazte migratzaile eritrear batek.

Hernaniko udaletxean itxialdia egingo dute Buruntzaldeko Kontseilu Sozialistako kideek
Mugimendu Sozialistak, une honetan, debekatuta dauka Hernanin txosnak jartzea. Hernaniko Udala ere erantzuletzat jo dute Buruntzaldeko Kontseilu Sozialistako kideek, eta udaletxera sartu dira: "Hemen geratuko gara irtenbide bat izan arte".