AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Beste hilketa matxista bat: Gasteizkoa zen Miriam, apirilean Haron eraildako emakumea

Bikotekideak hil zuen 35 urteko emakumea, apirilaren 25ean. "Indarkeria matxistarekin amaitzeko erantzun kolektiboa antolatu behar dugu", dio Itaiak.

Beste erailketa matxista baten berri eman zuten apirilaren 25ean, Haron (Errioxa): Miriam izeneko emakume bat erail zuen bere bikotekideak. 35 urte zituen, eta 42 urte ditu hiltzaileak. Hainbat komunikabidek aipatzen duten ikerketa polizialaren arabera, gizonezkoak aurrez prestatu zuen hilketa, Miriamek haien arteko harremana hautsi nahi zuelako.

Gerora jakinarazi dutenez, Gasteizko (Araba) bizilaguna zen biktima. Erailketa matxista salatu du Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak, eta beharrezkotzat jo du "indarkeria matxistarekin amaitzeko erantzun kolektiboa antolatzea".

Garaipenaren Eguna: 80 urte naziek Armada Gorriaren aurrean amore eman zutenetik
1945eko maiatzaren 8an Berlinen baldintzarik gabeko errendizioa sinatu izanak amaiera eman zion Europan Bigarren Mundu Gerrari, eta Sobietar Batasunak faxismoaren porrotean izan zuen zeregin erabakigarria sendotu zuen.