AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Beste hiru emakumek salatu dute eraso egin diela Tolosaldeko osteopata batek

Guztira, sei dira gizonezko berdinak egindako erasoen berri eman duten emakumeak. Erandion, bestalde, emakume bati eraso zion beste gizon batek aurreko asteburuan, diskoteka batetik irtetean.

Gero eta gehiago dira Tolosako (Gipuzkoa) osteopata batek egindako sexu-erasoak salatzen ari diren emakumeak. Berriki, beste hiru emakumek jarri dituzte erasotzaile horren kontrako salaketak; beraz, denera, sei emakume dira oraingoz. Erasoen berri eman zuten lehen emakumeek jakinarazi zutenez, masajeak ematea erabiltzen zuen aitzakiatzat gizonezkoak, pazienteei eraso egiteko: ukituak egin zizkien bere kontsultan, bakarrik geratzean.

Aurreneko bi salaketak aurkeztu zirenean atxilotu zuten erasotzailea, urtarrilaren 21ean. Bi egunera igaro zen epailearen aurretik, baina karguekin aske utzi zuten.

Erandion (Bizkaia), berriz, aurreko asteburuan egin zion eraso emakume bati beste gizon batek. Igande goizaldean izan zen, diskoteka batetik ateratzean. Astelehenean atxilotu zuten erasotzailea.

Tolosan hainbat pertsona etxegabetu dituzte udalak eta Ertzaintzak, elkarlanean
Bizilagunek urtebete zeramaten udalaren jabetzako eraikin batean bizitzen. Aldez aurreko jakinarazpenik gabe eta agindu judizialik gabe bota dituzte handik, udalak berak antolatutako operazio baten bidez. Ez diete etxegabetuei inolako bizitoki-alternatibarik bermatu, eta etxe barruan zituzten gauza guztiak ateratzen ere ez diete utzi.