AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Beste hiru emakumeri egin dizkiete sexu-erasoak azken orduetan, Tolosan eta Ibarran

Igandean, elkarrekin zeuden bi emakumeri eraso zien Tolosan 28 urteko gizon batek. Gaur goizean, berriz, Ibarran eraso dio emakume bati 37 urteko gizonezko batek. Iragan asteburuan, gutxienez beste 11 emakumeri eraso diete Hego Euskal Herrian.

Azken orduetan, gutxienez hiru-emakumek jasan dituzte sexu-erasoak Tolosaldean. Inauteriak ospatzen ari dira han, eta igandean eta gaur goizean izan dira erasoak. Igande gauean, Tolosan (Gipuzkoa), elkarrekin zeuden bi emakumeri eraso zien 28 urteko gizonezko batek, eta kuter batekin mehatxatu zuen gertatutakoa ikusi zuen lekuko bat. Gaur goizean, berriz, Ibarran (Gipuzkoa) izan da eraso bat: neska adingabe bati eraso dio 37 urteko gizon batek.

Igandean bertan atxilotu zuten bi emakumeri eraso zien gizonezkoa, lekuan bertan. Gaur neska bati eraso dion gizona ere atxilotu dute jada.

Joan den asteburuan, gutxienez 11 emakumek jasan dituzte indarkeria matxistari lotutako erasoak Hego Euskal Herrian. Azpeitian (Gipuzkoa), Inauterietako Elegante Egunean, bi emakumeri egin dizkie sexu-erasoak gizonezko batek.

%100eko erantzuna izan du Tuvisako langileen grebak
Aurreko larunbatean ekin zioten greba mugagabeari Gasteizen, lan-baldintzak eta hiri-autobusetako zerbitzua hobetzearen alde. Langile guztiak batu dira grebara.