AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Beste hiru eraso matxistaren berri eman dute Hondarribian, Gasteizen eta Tuteran

Larunbatean, sexu-eraso bat jasan zuen emakume batek Hondarribian. Gasteizen, bikotekidearen aldetik tratu txarrak pairatzen dituen emakume baten kasua atera da argitara, eta Tuteran beste gizonezko bat atxilotu dute indarkeria matxistagatik. Beste bost eraso salatu dituzte Euskal Herrian azken egunetan.

Azken egunetan, Euskal Herrian etenik gabe ari dira argitara ateratzen indarkeria matxistari lotutako erasoak: neska adingabeei egindako hiru erasoren berri eman dute Irunen (Gipuzkoa), Lasarte-Orian (Gipuzkoa) eta Aiaran (Gipuzkoa); AbadiƱon (Bizkaia) izandako sexu-eraso bat salatu dute, eta Bilboko (Bizkaia) emakume bati bere bikotekide ohiak eraso egin diola jakinarazi dute (hemen bost eraso horiei buruzko albistea).

Horiek ez dira izan, baina, azken egunetan argitaratu dituzten eraso matxista bakarrak. Gaur jakinarazi dute, asteburuan, beste sexu-eraso bat izan zela Hondarribian (Gipuzkoa): bere etxeko atarian eraso zioten emakume bati.

Gainera, zenbait komunikabidek gaur zabaldu dute Gasteizen (Araba) 35 urteko gizon bat atxilotu zutela atzo, bere bikotekideari modu jarraituan tratu txarrak egiteagatik. 04:00ak aldera, laguntza eskatu zuen emakumeak, berriz egin baitzion eraso mutil lagunak. Horren ondoren eraman zuten atxilo erasotzailea, eta emakumeak jakinarazi zuen behin baino gehiagotan eraso diola gizonak azken asteetan.

Tuteran (Nafarroa), bestalde, beste gizonezko bat atxilotu zuten igande goizaldean, 05:30ak aldera, indarkeria matxistagatik. Ez zuten xehetasunik eman.

Munduko Bankuari ezetz esango diote bihar Barakaldon
'Munduko Bankuari ez!' dinamikak mobilizazio bat antolatu du biharko, "kapitalismoa eta ingurugiroaren suntsipena borrokatzera" deitzeko. Euskal Herriko 30 taldek baino gehiagok babestu dute deialdia.