AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Beste lan-istripu bat jazo da Nafarroan

San Adriango Láser Ebro lantokian izan zen istripua, atzo arratsaldean. 52 urteko gizon batek hankak harrapatu zituen, eta ospitalera eraman behar izan zuten, zauriturik. Hiru lan-istripu larri jazo dira azken egunetan Nafarroan, eta bi langilek galdu dute bizia.

Atzo, astelehenean, lan-istripu bat gertatu zen San Adriango (Nafarroa) Láser Ebro enpresan, iluntzeko 20:12an. 52 urteko langile batek hankak harrapatu zituen palet batekin, eta Lodosako (Nafarroa) suhiltzaileek eta anbulantzia batek askatu behar izan zuten. Lizarrako (Nafarroa) García Orkoien ospitalera eraman zuten, eta pronostiko erreserbatuarekin dago.

Beste hiru lan-istripu jazo dira azkenaldian Lizarra inguruan, eta hilgarriak izan dira horietatik bi. Lodosan, garraiolari batek bizia galdu zuen irailaren amaieran, trafiko-istripu batean. Aste honetan, berriz, makina batek besoa harrapatu zion langile gazte bati Funesen (Nafarroa), eta ospitalean hil zen ordu batzuk beranduago. Iragan asteartean ere lan-istripu bat izan zen Bargotan (Nafarroa): 64 urteko gizon batek besoa harrapatu zuen, herriko upategi batean lanean ari zela.

Urtea hasi zenetik, Euskal Herrian, gutxienez 45 langilek galdu dute bizia soldatapeko lanean, lanera bidean edo lanetik bueltan.

Espainiako errege ohiak 23F-ko kolpe faxistarekin izan zuen lotura iradoki du filtrazio batek
Juan Carlos I.ak telefonoz izandako elkarrizketa bat filtratu dute. Alfonso Armada jeneralak kolpe militarraren inguruan mantendu zuen "isiltasuna" aipatzen du errege ohiak.