AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Beste langile bat eraila Basaurin, teilatu batetik erorita

Acenomar enpresako teilatutik jausi da behargina. Hainbat iturri sindikalen arabera, aurten soldatapean lanean ari zela bizia galdu duen hogeita laugarren langilea da.

Beste lan-heriotza baten berri eman dute gaurkoan: oraingoan, Basauriko (Bizkaia) Arteagoiti industrialdean galdu du bizia langile batek. Acenomar lantegiko teilatutik lurrera erori da goizeko 10:00ak baino lehen, oraindik argitu ez dituzten arrazoiak direla-eta. Bertan hil da.

ELA sindikatuak emandako datuen arabera, erailketa berri honekin, gutxienez 24 lan-heriotza izan dira aurten Euskal Herrian. Duela hiru egun Adunan (Gipuzkoa) galdu zuen bizia langile batek, soldatapean lanean ari zela, bihotzekoak emanda.

Hurrengo egunean, maiatzaren 11n, gutxienez bi behargin zauritu ziren gurean, Durangon (Bizkaia) bata eta Azpeitian (Gipuzkoa) bestea.

Jabeak eskatuta Bilboko esku-hartzea atzeratu dutela esan du Desokupak
Istiluak sor zitezkeela eta, etxe kaleratzea atzeratzeko eskatu die jabeak, enpresa faxistaren esanetan. "Gauzak lasaiago" daudenean itzuliko direla argitu dute.