AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Beste langile bat hil da AHTaren obran, Atxondon

24 orduan, hiru beharginek galdu dute bizia lan-istripuz Euskal Herrian. AHTaren lanetan, gutxienez hamahiru langile hil dira.

Amurrioko (Araba) Tubos Reunidosen izandako lan-heriotza argitara atera eta segituan, beste lan-erailketa baten berri izan zen atzo Euskal Herrian. Izan ere, jakinarazi zuten herenegun Atxondon (Bizkaia) galdu zuela bizia behargin batek, Abiadura Handiko Trena (AHT) eraikitzeko lanetan. Astelehen eguerdian izan zen, ofizialki heriotzaren berri eman ez badute ere: LABen arabera, pieza handi batek hartu zuen azpian 49 urteko langilea. Azpikontratatutako enpresa batentzat jarduten zuen soldatapean, Conprovial konpainiarentzat hain zuzen.

24 ordu inguruan, gutxienez hiru lan-heriotza izan dira Euskal Herrian: Atxondon eta Andosillan (Nafarroa) astelehen eguerdian (karga bat gainera erorita galdu zuen bizia bertan behargin batek, elikadura-enpresa batean), eta Tubos Reunidosen atzo eguerdian.

Gainera, Atxondon astelehenean jazotako lan-erailketarekin, gutxienez hamahiru dira, AHTa eraikitzeko obrak hasi zirenetik, lanean hil diren beharginak. AHT Gelditu! plataformak deituta, manifestazio bat egin zuten otsailean Iruñean (Nafarroa), AHTa egiten ari diren langileek jasan behar dituzten lan-baldintza miserableak salatzeko. Orduan jakinarazi zuten, momentura arte, hamabi zirela obra horretan hildakoak.

Gasteizen, babesa jaso dute lorezaintzako grebalariek
Bi hilabete dira langileek greba hasi zutenetik, eta manifestazio jendetsu bat egin zuten atzo arratsaldean, babes zabalarekin.