AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Beste langile bat hil da Gasteizen; laugarrena astebetean

Makina batek harrapatu du gazte bat Gasteizko Talleres Aratz enpresan. Azken astean, gutxienez lau lan-heriotza izan dira Euskal Herrian.

Ostiral honetan, 33 urteko langile batek galdu du bizia soldatapean lanean ari zela. Oraingoan, Gasteizko (Araba) Talleres Aratz enpresan izan da lan-istripu hilgarria: 12:00ak aldera, makina batek azpian hartu du behargina, eta bertan hil da.

Igandetik hona, gutxienez lau langile hil dira Euskal Herrian lan-istripuz. Aurreko igandean, Erandion (Bizkaia) zendu zen okindegi bateko banatzailea, lan-istripu "ez traumatiko" batean. Astelehenean, Construcciones Moyua enpresarentzat jarduten zuen langile bat hil zen Arrasaten (Gipuzkoa), obra batean lanean ari zela, bihotzeko batek jo ostean. Asteartean, N-121 errepidean, Erriberan (Nafarroa), trafiko-istripu larri bat izan zuen garraiolari batek, eta bizia galdu zuen.

Iturri sindikalen arabera, urtea hasi zenetik, Euskal Herrian 32 langile hil dira lanean, lanera bidean edo lanetik bueltan.

Baldintzapean aske utzi dute Garikoitz Arruarte preso politikoa ere
Hogei urtez izan dute preso. Itxaso Zaldua eta Gorka Loran preso politiko hernaniarrak ere berriki geratu dira aske.