AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Beste langile bat hil da lan-istripuz, Buñuelen

Makina batek hartu du azpian 35 urteko behargina. Aurten, gutxienez hamalau lan-heriotza izan dira Euskal Herrian.

Beste lan-heriotza bat izan da bart Euskal Herrian, oraingoan, Buñuelgo (Nafarroa) pentsu fabrika batean. Itxura denez, gaueko 23:00ak aldera, makina batek hartu du azpian langile bat. Larrialdi-zerbitzuetako beharginak bertaratu diren arren, ez dute lortu istripua izan duen langilearen bizia salbatzea, eta bertan hil da. 35 urte zituen.

24 orduan Euskal Herrian lan-istripuz hil den bigarren behargina da. Izan ere, atzo goizean, Arratzun (Bizkaia) galdu zuen bizia 62 urteko langile batek, elektrokutatuta. Iturri sindikalen arabera, urtea hasi zenetik, gutxienez hamabost langile hil dira Euskal Herrian soldatapean lanean ari zirela.

Iruñean, hainbat irakaslek egindako erasoak salatu dituzte Kontserbatorioan eta Nekazarita eta Basogintza ikastetxean
Kontserbatorioko ikasleak duela zenbait hilabete mobilizatu ziren irakasle batzuen erasoak salatzeko, baina klaseak ematen segitzen dute haietako bik. Nekazarita eta Basogintza ikastetxeko praktiketan, berriz, komentario eta jarrera matxistak dituen begirale batek jarduten duela jakin du IAk.