AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Beste langile bat hil da lan-istripuz, Hernanin

Kamioi batek harrapatuta galdu du bizia garraiolari batek Hernanin, paper lantoki baten atzeko aldeko errepidean. Aurten gutxienez 23 lan-heriotza izan dira Euskal Herrian.

Ordu gutxian bi lan-heriotza atera dira argitara Euskal Herrian. Gaur jakinarazi dute behargin bat lan-istripuz hil zela asteburuan Ondarroan (Bizkaia), etxebizitza bat berritzeko lanetan. Gaur, bestalde, Hernanin (Gipuzkoa) zendu da langile bat soldatapean lanean ari zela. Garraiolari modura jarduten zuen, eta kamioi batek harrapatuta galdu du bizia. ZikuƱaga paper lantegiaren atzeko aldeko errepidean izan da istripua, goizean.

Urtea hasi zenetik, Euskal Herrian, gutxienez 23 langilek galdu dute bizia soldatapean lanean ari zirela edo in itinere.

35 egun beteko ditu gose greban Asier Guridi iheslari politikoak
OƱatiarrak azaldu du dagoeneko ahul dagoela osasunez, baina bere nortasun juridikoa aitor diezaiotela exijitzeko borrokan jarraitzen du.