AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Beste langile bat hil da Lezo eta Errenteria artean, aldamio batetik jausita

Astelehenean, beste behargin bat hil zen Arriben zortzi metroko altueratik erorita; atzo, berriz, Cadreitan galdu zuen bizia garraiolari batek. Urtea hasi denetik, gutxienez zazpi lan-heriotza izan dira Euskal Herrian.

Beste lan-heriotza baten berri eman dute gaur Euskal Herrian. Goizean, aldamio batetik amildu da langile bat Errenteria (Gipuzkoa) eta Lezo (Gipuzkoa) artean, eta hil egin da.

Atzo, Cadreitan (Nafarroa) hil zen garraiolari bat, lan-istripuz. Aurrez aurre jo zuten behargina gidatzen ari zen kamioiak eta beste ibilgailu batek N-121 errepidean, eta bizia galdu zuen. Joan den astelehenean, gainera, beste lan-heriotza bat izan zen Arriben (Nafarroa). Etxe batean lanean ari zela, zortzi metroko altueratik erori zen langile bat.

Izugarria da urtea hasi denetik Euskal Herrian izan den lan-heriotza kopurua. Hemezortzi egun baino ez dira igaro, eta gutxienez zazpi langilek galdu dute bizia soldatapean lanean.

Euskal Herrian izan den apostasia kolektiborik handiena ari dira egiten Zestoako Gaztetxearen alde
Gipuzkoan, 700 apostasia eskaera baino gehiago lortu dituzte Zestoako Gazte Asanbladak eta Langile Kontrolpeko Espazioen Defentsa Komunitateak. Bihar protesta bat egingo dute Donostiako Artzain Ona katedralean, aurrera baitoa Gaztetxearen kontrako prozedura: hilaren 24an epaituko dituzte bi gazte.