AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Beste langile bat hil da Trapagaranen, lan-istripuz

Lantegi bateko atean harrapatuta geratu zen atzo behargina, eta bertan zendu zen. Egun berdinean, beste lan-heriotza bat izan zen Santurtzin.

Atzo iluntzean, 19:30ak aldera, lan-istripu larri bat izan zuen langile batek Trapagaranen (Bizkaia). Behargina harrapatuta geratu zen Ugarte industriaguneko lantoki bateko atean, eta larriki zauritu zen. Osasun-arretako langileak bertaratu ziren arren, hil egin zen zauritua. 29 urte zituen, eta Iveco Bomloy enpresarentzat jarduten zuen soldatapean.

Egun berdinean, bizia galdu zuen garraiolari batek, gidatzen ari zen kamioiak Santurtzin (Bizkaia) su hartu ostean. Urtarrilaren 9an, beraz, bi behargin hil ziren soldatapean lanean ari zirela. Euskal Herrian, 2024a hasi zenetik argitara atera diren aurreneko bi lan-heriotzak dira.

1978tik, gutxienez 530 jabetza lapurtu ditu Elizak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan
1978tik 2015era bitartean, agintaritza katolikoek 530 ondasun lapurtu zituzten, horietatik 387 Gipuzkoan. Frankismoan immatrikulazio-kanpainari ekin ziotenetik, Elizak milaka eta milaka jabetza jarri ditu bere izenean Espainiako Estatuan, eta lapurreta gehienek indarrean jarraitzen dute gaur-gaurkoz.