AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Beste langile bat zauritu da Arbizun

Elikadura-enpresa batean zauritu da 47 urteko behargina, makineriarekin arazoren bat izan baitu.

Gaur eguerdian, 14:00ak jo baino lehen, langile bat zauritu da Arbizuko (Nafarroa) industrialdeko elikadura-enpresa batean. Ez dute xehetasun handirik eman, baina, antza denez, goialdeko gorputz-adarretan traumatismo bat jasan du, lantokiko makineriarekin arazoren bat izan ostean. Larrialdi-zerbitzuetako langileak bertaratu dira eta Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dute 47 urteko emakumea, pronostiko erreserbatuarekin.

Duela gutxi, urtarrilaren bukaeran, 52 urteko behargin batek galdu zuen bizia Arbizun bertan, lan-istripuz. Obra batean lanean ari zela jo zuen pladurrezko xafla batek.

Bigarrenez egin dute okupazioaren aurkako kongresua, Bartzelonan
"Estatuko segurtasun-indarrek, fiskalek eta epaileek okupazioa gogorrago zigortzeko antolatzen jarraitzen dute", salatu du Langile Kontrolpeko Espazioen Defentsa Komunitateak.